XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Populazio-dentsitatea 4 faktorek egikaritzen duten ekintzaren ondorioa da, populazio-dentsitatearen mugatzaileak deituak, hain zuzen ere.

Faktoreok hauek dira: Jaiotz indizea: denbora mugatu batean jaiotzen diren lagunen kopurua da.

Hilkortasun-indizea: denbora-unitate berdinean hiltzen diren lagunen kopurua da.

Inmigrazio-indizea: edo aipatutako denboraldian populaziora datozen lagun berrien kopurua.

Emigrazio-indizea: edo denbora unitate berean populazioa uzten duten lagunen kopurua.

1. Irla bateko kaioen populazioa hasiera batean 105ekoa zen 50 m-ko azalera okupatuz.

Urtero batezbesteko hilkortasuna 40 kaioena, jaiotza 18rena eta emigrazioa 5ena izanik: a) Zeintzu dira populazioaren dentsitateak urte-hasieran eta amaieran?.

b) Zein da kontutan hartu ez den indizea? Zeintzu ondorio dakartza omisio horrek urte amaieran dagoen populazio-dentsitatean?.

c) Populazio honek, lagunez hornitzen ditu beste area batzu ala berak hartzen ditu lagun berriak?.

d) Aurreko analisia kontutan harturik, populazio hau haziera-aldian ala galbidean dago? Eman erantzuna arrazoiez.

2. Eskema.

2. Eskema ikusirik, esan itzazu ondoko faktoreei dagozkien zenbakiak: a) Faktore biotikoak, zenbaki bakoitzak zer adierazten duen zehaztuz.

b) Indibiduoak.

d) Populazioak.

e) Komunitate lehortarra.

f) Komunitate urtarra.

g) Ekoizleak.

h) Kontsumitzaileak.